Pasa den astean Lapurdiko
Senpere herrian eraildako emakumea gogoan hartu eta indarkeria matxista salatuko dute bihar, asteazkena, Leioan. Leioako Bilgune Feministak deituta, "Indarkeria sexistari aurre egin! Nahikoa da!" lelopeko elkarretaratzea egingo dute herriko bulebarrean, arratsaldeko 7:30ean. Senpereko hilketa 85 urteko gizonezkoak eta biktimaren bikotekideak burutu zuen. Eskopeta batekin burutu zuen erasoa, sabelean tiro eginda, astebukaeran jakin denez, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen. Orain dela hiru hilabete ziren ezkonduak, Bordelen, apirilaren 28an. Gizonezkoak 85 urte zituen, eta emazteak, 42. Bizilagun bat bikotearen etxera joan eta gorpuak aurkitu zituen. Ikusteko dago noiz gertatu zen erasoa, bizilagunaren arabera zenbait egun baitzeramatzan bikotekideen berri jakin gabe. Argazkian, orain hilabete bat herrian izandako bortxaketa bat salatu zuten Leioako Bilgune Feminista, Andrak eta Haika Mutil taldeek.