Agure bat harrapatu du auto batek Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 3a, 16:23

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, 84 urteko gizonezko bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten atzo arreta medikua jaso zezan, auto batek harrapatu ostean. Trafiko istripua arratsaldeko 5:20ak aldera gertatu zen, Ibaizabal ondoko BI-711 errepidean, Leioako udalerriko tartean. Istripuan parte hartu zuen autoa Mini Cooper modelokoa zen. Bestalde, pasa den asteburuan Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen Sopelan alkoholaren eraginpean gidatzen zuelakoan. Gainera, gidariari istripu batean parte hartu izana leporatu dio Herrizaingo Sailak. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun