Algortako Portu Zaharreko Jai Batzordeak kartel lehiaketaren 19. edizioa abiatu du. Lanak Villamonte kaleko kultur etxean aurkeztu beharko dira, uztailaren 12a epemuga dela. Irabazleak 350 euro jasoko ditu. Bigarrenak, berriz, 150 euro. Horretaz gain, Portu Zaharreko jatetxe batean bi lagunentzako otordua zozkatuko dute parte hartzaile guztien artean. Kartelak bertikalak edo horizontalak izan daitezke, beti ere neurriak 70x50 zentimetro direla. Hori egiteko sistema digitalik erabili bada (eskuz egin dutenak ez), euskarri informatikoan ere aurkeztu behar izango da. Kartelaren atzeko aldean ezizenen bat jarriko da, eta berarekin batera, ezizen bera idatzita izango duen gutun-azala, barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoa dituela. Argibide gehiago eskatzeko
portuzaharra[abildua]euskalerria.org posta elektronikora idatz daiteke. Aurtengo Portu Zaharreko jaiak abuztuaren 9tik 12ra izango dira. Argazkian, hainbat neska-mutil koadrilen proba batean.