Nacho Toca Getxoko Nuevas Generaciones taldeko bozeramaileak "Espainiaren garaipena ospatzen ari ziren udalerriko hainbat auzokidek pairatutako erasoak" salatu ditu. Tocak errepikatu egin du UKBERRI.NETek dagoeneko argitaratu zuen
bertsio ofiziala. Horren arabera, Espainiako zaleei pertsona talde batek harriak eta beste objektu batzuk bota zizkien Algortan eta horren ondorioz bi pertsona zauriturik irten ziren. PPko gazterien bozeramailearen ustez, "okerrena da Ertzaintzari aurretik eman geniola eraso horiek izateko arriskuaren berri, aurrekoetan ere gertatu izan direlako. Halere, ez ziren ekiditeko han egon. Ondoren, berriro ere deitu behar egin genien, ahalik eta lasterren ager zitezen eskatzeko zenbait pertsona agertu zirelako irainak botatzen eta eraso egiten. Poliziak gure abisuei kasu egin izan balu agresio horietako asko ekidin ahal izango zen". Gainera, Getxoko udaltzainen pasibotasuna ere salatu egin du gazte popularrak: "liskarrak hasi zirenean haien lana trafikoa bideratzea baino ez zela eta ekin behar zuena Ertzaintza zela esatera mugatu ziren. Hortaz, bertan zeuden sendien gurasoak eta auzokideak izan ziren defentsa lanak burutu zituztenak Ertzainaren (sic) patruila agertu zen arte". Argazkian, Nacho Toca PPk Iurretan duen zinegotzi bakarra da / ©
EAEko PP.