Getxoko Nuevas Generaciones gazte talde popularrak Udaltzaingoaren aurka botatako akusazioak gezurtatu ditu arratsaldean Imanol Landa Getxoko alkateak. Espainiako selekzioak Europako futbol kopa irabazi zuela ospatu zutenen eta horien aurkakoen artean gertatutako istiluetan Udaltzaingoak ez zuela esku hartu ukatu du Getxoko Udalak, igorritako prentsa ohar baten bidez. Izan ere, Alkatetzatik zabaldu dutenez, "udal agenteak Neguriko Dario de Regoyosko biribilgunera joan ziren trafikoa ordenatzera eta oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna bermatzera, pertsonak babesteko ere esku hartu behar izan zutelarik, Ertzaintza, ordena publikoko eskuduntza duen Polizia, heldu arte". Argazkian, Imanol Landa iaz, zenbait udaltzainekin egindako ekitaldian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!