
Pasa den astean Lapurdiko
Senpere herrian eraildako emakumea gogoan hartu eta indarkeria matxista salatuko dute bihar, asteazkena, Algortan,
Leioan bezala. Algortako Bilgune Feministak deituta, "Emakumeon aurkako erasorik ez!" lelopeko elkarretaratzea egingo dute Telletxe plazan, arratsaldeko 8etan. Senpereko hilketa 85 urteko gizonezkoak eta biktimaren bikotekideak burutu zuen. Eskopeta batekin burutu zuen erasoa, sabelean tiro eginda, astebukaeran jakin denez, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen. Orain dela hiru hilabete ziren ezkonduak, Bordelen, apirilaren 28an. Gizonezkoak 85 urte zituen, eta emazteak, 42. Bizilagun bat bikotearen etxera joan eta gorpuak aurkitu zituen. Ikusteko dago noiz gertatu zen erasoa, bizilagunaren arabera zenbait egun baitzeramatzan bikotekideen berri jakin gabe. Argazkian, orain hiru hilabete Caridad Angeles Rodriguez Arrieta Tolosako emakumearen erailketa salatu zuten Algortan.