Plentzian izango dira bihar Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 3a, 21:12

Bihar, asteazkenarekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira Plentziako pilotalekuan, "Zazpikoloroa" ikuskizuna aurkezten. Bi saio eskainiko dituzte: lehenengoa, 16:30ean; eta bigarrena, 19:00etan. Sarreraren bat oraindik gelditzen da Plentziako eta Gorlizko kultur etxeetan. Ekitaldian zehar, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irriaren Hirira gonbidatuko dituzte, Zazpikoloroaren festara. Usadioaren arabera, biharamun goizean jaioko da Zazpikoloro berria: urte osoan mundua koloreztatuko duen hegazti miragarria. Gauaren erdian, ordea, Belekoi Andere zuri-beltz eta gaiztoa azalduko da, eta Zazpikoloroaren arrautza bahituko du. Patakon gidari dutela, eguna argitu aurretik aurkitu beharko dute arrautza pailazoek. Lortuko ahal dute Zazpikoloroa askatu eta munduaren koloreak babestea! Argazkian, Porrotx.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun