Ekainaren 28ko ohiko osoko bilkuran
Lemoizko Bilduk mozioa aurkeztu zuen, Uribe Kostako herrietatik Leioa eta Erandioko unibertsitatera joateko autobus zerbitzua martxan jartzeko eskatuz. Mozioan gaur egungo egoera deskribatu eta gero, Bizkaiko Foru Aldundiari autobus zerbitzua jartzeko eskatzen zitzaion. Baina, ezkertiarrek azaldu dutenez, "horren aurrean EAJk beste mozioa bat aurkeztu zuen Aldundiari Lemoiz eta Leioako unibertsitatea lotzeko garraio zerbitzuaren bidegarritasuna azter dezala eskatuz". Bozketan EAJren mozioa onartu zen Bilduren kontrako botoekin, EAJren kontrako botoekin Bilduren mozioa atzera bota zelarik. Ekaina hasieran Sopela eta Erandio eta Leioako campusa lotuko dituen
autobus-linea berria sortzeko eskaera egin zion Sopelako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. Argazkian, Areeta eta campusa arteko A2161 lineako autobusa Leioako Iparragirre etorbidea zeharkatzen / © Leioako Udala.