Emakumeek historia eta bizitza kultural, sozial, ekonomiko edota politikoan egin duten ekarpena berreskuratzea eta ezagutzera ematea da
Getxoko Udalak bigarren aldiz antolatu duen emakumeek Getxoko historian egindako ekarpenari buruzko ikerketa bekaren helburua, tokiko iturriek azaldu dutenez. Lanak datorren irailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte interesatuek. Proiektua gehienez 15 foliokoa izan beharko da eta, besteak beste, titularra, edukiak, gaiaren justifikazioa, helburuak eta metodologia agertu beharko dira. Euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango da. Hautatutako proiektua lehiaketaren ondoko hileetan egin beharko da. Ikerketaren behin betiko txostena 2013ko abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da. Dotazio ekonomikoa %75ekoa izango da proiektua aurkezten denean eta gainerakoa, %25a, behin betiko txostena ematen denean. Argazkian, Keltse Eiguren Berdintasun zinegotzia.