Moses Dee Dee Bridgewater abeslari handiaren alaba da eta bere ama orain dela bi urte jardun zen agertoki berean ariko da Raphaël Lemonnier piano-jotzaile frantziarra burua duen hirukoteak lagunduta. Besteak beste, artista gaztea bere azken diskoaren kantak interpretatuko ditu, "This One Is for Dinah", Dinah Washingon abeslari mitikoaren omenezko lana, hain zuzen ere.
Talde Lehiaketan, berriz, Piotr Pawlak Jazztet seikote austriarra jardungo da. 2009. urtean sortu zen talde gazte hori, Graz hiriko Musika Unibertsitatearen baitan. Taldeak Benny Golson Jazzteten eta Art Blakey Jazz Messengersen omenezko moldaketak zein kanta originalak jotzen ditu.
Azkenik, "Hirugarren Milurtekoa" atalean Basauriko Carlos Velasco gitarra-jotzailearen hirukotea ariko da. 25 urteko jarduera duen artista hori euskal agertokietan oso ezaguna da eta bere lehenengo diskoa kaleratu berri du talde buru gisa: "Muy personal".
Jam Session-ak
Hamalaugarren urtez jarraian jam sessions delakoak egingo dira, Algortako The Piper's Irish Puben, Biotz Alai plazako kontzertuak bukatutakoan. Gauerdira aldera, publikoak jazz onenaz gozatzen jarraitu ahal izango du, giro apartan eta lasaian. Lau gauetan zehar, jazz zaleek saio bikainez gozatzeko aukera izango dute. Horietan Jon Urrutia Band ariko da, eta, horri, egunero artista berriak gehituko zaizkio, batzuk, jaialdiko parte-hartzaileak. Azkenik, Algortako Satistegi kafean Iñaki Ojinaga artistaren lan grafikoen erakusketa egongo da ikusgai.