Berdintasun tailerretan izena emateko epea zabalik dago Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 4a, 19:42

Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzu Sailak urtero legez Berdintasun tailerrak antolatu ditu 2012-2013 ikasturterako. Izena emateko epea abuztuaren 31ra arte izango da irekita. Emakume zein gizonei zuzendutako erantzunkidetasun eta autonomia tailerrek irailetik abendura arte iraungo dute. Talde bakoitzean 16 parte-hartzaile hartuko dira eta prezioa 10 eurokoa izango da. Emakumeak brikolajean, elektrizitatean eta igeltserotzan arituko dira, 30 orduz arlo bakoitzean. Irailaren 19an hasi eta abenduaren 17an amaituko dira tailerrak, astelehen, asteazken eta ostegun orotan, 18:00etatik 20:30era Leioa-Getxoko LHIK-en. Gizonek, berriz, etxearen garbiketa eta antolamendua, lisaketa eta josketa eta sukaldaritza ikasiko dute irailaren 19tik abenduaren 17ra arte. Asteazken eta ostegunetan 18:00etatik 20:30era Leioa-Getxoko LHIK-n. Informazioa gehiago: Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuak. Inaurratzaga, 1. 944 801 336. Argazkian, gizon eta emakumeak azaroaren 25eko kontzentrazio batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun