Azken erailketa matxista deitoratu dute eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 5a, 00:30

Pasa den astean Lapurdiko Senpere herrian eraildako Binta Keita emakumea gogoan hartu eta indarkeria matxista salatu dute Algortan eta Leioan, besteak beste. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataformak eta Bilgune Feministak deituta, 30 eta 25 emakume eta gizonezkoak bildu dira Telletxen eta Boulevardean "Emakumeon kontrako erasorik ez!" lelopeko elkarretaratzeak burutzeko. Senpereko hilketa 85 urteko gizonezkoak eta biktimaren bikotekideak burutu zuen. Binta Keitak 42 urte zituen. Gizonak eskopeta batekin burutu zuen erasoa, sabelean tiro eginda, astebukaeran jakin denez, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen. Azken sei urtetan hamabi emakume hil dira ezkontide edo ezkontide ohiaren eskutik Ipar Euskal Herrian. Argazkian, Algortako kontzentrazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun