Getxoko Udalak
Getxolan Ekonomi Sustapen eta Enplegu Zerbitzuen bitartez, Eusko Jaurlaritzaren “
+ Innova Txekea” programan bitartekari dena, egitasmo berri horren inguruko jardunaldi informatiboa antolatu du, uztailaren 10erako, 12:00etan Algortako Kultur Etxean, Villamonten. Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak diseinaturiko eta SPRI taldeak (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) gestionaturiko proiektu hau ETEei zuzenduta dago: industrial, transformatzaile, produktibo, aurrekoei loturiko eta produktu-prozesuaren inguruko zerbitzu tekniko, Informazio eta komunikazio Gizartearen arloko zein handizkariekiko komertziokoei. Helburua enpresen behar zehatzei egokituz berritze ekintzak sustatzea eta exekuzio eta inpaktu arineko lehiakortasuna hobetzea eta zerbitzu horiek SPRI taldeak homologaturiko zerbitzu espezializatuen hornitzaileek ematea da. Izen ematea: Getxolanen, Algortako San Martin Kaleko 17 zenbakian, 94 466 01 40 telefonoan edo
getxolan[abildua]getxo.net helbide elektronikoan. Argazkian, Getxolan Enplegu eta Ekonomia Garapeneko Zentroak antolatutako ikastaroen ziurtagiriak banatu zituen 2011ko otsailaren 23an Imanol Landa alkateak, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian egindako ekitaldian / © Getxoko Udala.