Alex Arana plentziarra oroitzeko mikrofilm lehiaketa egingo dute bihar eta etzi Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 5a, 20:20

2011ko uztailaren 7an Alex Arana Etxebarria plentziarra auto istripu batean zendu zen. Musikazale amorratua zen, ofizioz argi teknikaria eta zinema maite zuen mutila. Bestalde, Alex zinemazalea ere bazela eta, bere omenez datorren uztailean Mikrofilm Short Festival zinema beltz jaialdia egingo dute uztailaren 6an eta 7an Plentzian. Saio guztia Eliz plazan izango dira, 19:30etik eta 18:30etik, hurrenez hurren; hitzaldiak eta bideo emanaldiak tartekatuz. Kontzertuak ere izango dira gauez. Argazkian, besteak beste, Barents taldeak eskaini zuen kontzertua apirilaren 20an Leioan, Alex Aranaren omenez. Argazkia: © Barents.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun