6.000 bazkide dituen Itzubaltzeta / Romoko Nagusien Etxea kudeatzen duen elkarteak antolatuko dituen jarduerek honako helburu hauek edukiko dituzte: adimenezkoak, beren gaitasunak garatzeko; jokoak bultzatzeko, elkarteko pertsonak ondo pasatzeko eta harremanetan sartzeko; gizartezkoak beraien artean harremanetan sartzeko; fisikoak, haien mugikortasuna eta egoera fisiko ona sustatzeko eta kulturazkoak, adinekoak gizartetik ez isolatzeko. Elkarteak antolatzen dituen jardueren artean daude informatikako ikastaroak, mantentze gimnasia, pintura eta esku lanen tailerrak, abesbatza, txapelketak, txango kulturalak, ibilaldiak, dantzak eta ospakizunak.
Bestalde, 200 bazkide dituen “Urte alaiak” elkarteak liburutegia mantenduko du interesgarri diren gaiekin; mintegiak, hitzaldiak, irteerak antolatuko ditu; teknika psikologiko, erlaxazioa eta emozioen kontrola mesedetzeko teknika osasuntsuak antolatuko ditu eta beste talde batzuekin elkarretaratzeak ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.