Udaldiari jarraipena emanez, asteburu honetan Uribe Kosta eta Erandioko hainbat txokotan izango dira jaiak.
Neguri Langilen (pdf) uztailaren 6tik 8ra luzatuko dira ospakizunak, haurrentzako ekitaldi ugari izango direla.
Goiherri auzo erandioztarrean gaur ere abiatuko dira San Kristobal festak. Txupina bota ostean, 18:30ean umeen igoera egingo dute Iberretik baselizara eta ordu erdi beranduago txinbera lehiaketa. Gauerdian, berriz, Laket taldeak girotuko du dantzaldia. Larunbatean, poni eta zaldi arteko jauzi erakustaldia izango da goizen. Bitartean, gauerdian, Maitips eta Gora Herria taldeek jarriko dituzte bildutakoak dantzan. Azkenik, igandean, kotxe eta motor klasikoen topaketa egingo dute goizeko 9etan; eta 12:00etan ibilaldia zehaztu gabeko lekutik. Argazkian, Goialde dantza taldeko neskato bat. Goiherriko jaien bukaera asteartean, San Kristobal egunean izango da, meza nagusia eta auzoko nagusientzako luncharen bitartez. Argazkian, euskal dantzak ez dira faltako Negurin zein Goiherrin.