Udako oporretan etxeko lapurretak saihesteko gomendioak ematen ari da Leioako Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 6a, 19:35

Udako oporretan izaten dira lapurreta gehienak, Leioako Udalak adierazi duenez. Hori dela eta, ezbeharrak saihesteko gomendioak eta oharrak biltzen dituen hainbat liburuxka banatuko ditu udalerriko etxeetan tokiko erakundeak. Datuen arabera, etxebizitzetan egiten diren lapurreten %40 uda aldean izaten da, jabeak oporretan daudela aprobetxatuz. Egoera hori kontutan hartuta, Udalak hainbat neurri jakinarazi nahi dizkie leioaztarrei, "euren oporrak lasaiago igaro ditzaten". Liburuxkan jasotako aholkuen artean honakoak topa daitezke: senide edo auzokideren bati posta jasotzea eskatu eta noizbehinka etxeko leihoak irekitzea eskatzea, etxean norbait delakoaren sentsazioa emateko; eta etxeko ate nagusiaren eta zoruaren artean tarterik ez dagoela egiaztatzea, palanken erabilera saihesteko. Hala ere, lapurreta gertatzen baldin bada, liburuxkan bertan Udaltzaingoaren zein SOS Deiak zerbitzuaren telefono zenbakia agertzen da, kasu horietan zer egin behar den azaltzearekin batera. Argazkian, udaltzain bikotea Leioan, artxiboko irudi batean / © Leioa.net

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun