Zalantza sortzen zaigu: Badaki kazetariak lehenengo bi moziotan esandakoa beteko dela eta gainerako hiruretan onartutakoa, berriz, paper bustia baino ez dela izango? Horrela izanda, ulertzen dugu albistean esandakoa; bestela, gaitza zaigu albistea ulertzea, esan dugun bezala, mozio bakar bat ez baita betearazlea, gobernu-batzordeak eta alkateak berak behin eta berriro gogoratzen digutenez. Beharbada udal kazetariak oraindik ez du ikasi horrela denik, ala manipulazioaren aurrean gaude? Azken hau balitz, oso larria litzateke udal hedabide publiko baten erabilpen alderdikoiaren aurrean egongo ginatekeelako.
Getxoko Bildu
bildu.info/getxo
"Getxoberri" udal aldizkarian agertutako albistea, ezkerrean

Aurreko asteko "Getxoberri" udal aldizkarian, Ekaineko Udalbatzaren laburpena aurkitu dugu beste informazioaren arabera. Mozioaren atalean honakoa irakurri ahal izan dugu: “Gobela ibaian hala uraren kontrol eta azterketak areagotzeko nola lortutako emaitzekin bat etorriz jarduteko URA Uraren Euskal Agentziari eskatzea onartu zuen udalbatzak. Mozioa PPk aurkeztu zuen baina bere azken testua EAJk proposatu zuen mozio transakzionalaren bitartez. Halaber, ihesak saihestu eta baliabideen gestioan eraginkorragoak izan aldera, Uraren Kontsumoa Kontrolatzeko Plana ezartzeko eskatuz PPk aurkeztutako mozioa ere onartu egin zuten. 2012-2015eko Legealdi Egitasmoan jasotzen da plana. Testigantza gisa eta,hortaz, betearazleak ez diren 3 mozio onartu ziren: bata PPrena, Areeta eta Algortako erdigunetan motoen aparkaleku berriak egokitzeko (baita bizikletenak ere Bilduk eskatuta),eta beste 2 Bildurenak, Gobernu Taldeak Etxebizitza Sozialak egiteko eta “Getxoko zenbait puntu beltz zuzentzeko”eskatuz”. Horiek izan ziren, Udalbatzan onartutakoak (beste bik, Bilduren batek eta PSE-EE/Bilduk sinatutako beste batek, berriz, ez ziren aurrera jo), baina esan beharra dago, guztiek dutela tratamendu berdina Udalbatzan onetsiak izan eta gero. Argazkian, Getxoko Bilduko lau zinegotziak prentsaurreko bat ematen.