Berangoko Folklore Jaialdia uztailaren 11n abiatuko da Lantzarten eta, hilaren 15era arte, egunero saio bat egongo da 20:30etan. "Ekitaldi honen arrakasta gero eta handiagoa da gure mugetatik kanpo", udal iturrien arabera, eta, aurten, Polinesiako Orti Here taldeak exotismoa islatuko du hiru kontinenteetatik etorritako taldeen parte hartzea izango duen jaialdiaren laugarren edizio honetan. Mexikoko Hidalgo herritik Alma Huastera Ballet Folklorikoa eta Son de Hidalgo mariachia helduko dira. Errusiatik bi ordezkari etorriko dira: Russia eta Group Ensenbel Wladimirez, hain zuzen ere. Azkenik, Erdialdeko Europatik Poloniako Bestwina Regionally Zespol Pierni eta Tanka, eta Alemaniako Erlangen herriko, Tanz und Folkloreensemble Inha taldeek parte hartuko dute. Algortako Biotz Alai abesbatza eta Berangoko Simon Otxandategi Dantza Taldea, antolatzailea, ere ez dira faltako. Argazkian, dantzak udaletxe ondoan Santo Domingo jaietan / © Berangoko Albisteak.