Lehenengo arrakastak Michael Breckerren, Peter Erskinen, Mike Manieriren eta Eddie Gómezen Steps Aheads taldean jotzen ailegatu zitzaizkion. Horiekin jarduten debuteko diskoa grabatu zuen 1983. urtean eta, garai horretan ere Randy Brecker tronpeta-jotzailearekin hasi zen elkarlanean aritzen.
Atsedenik gabe, bere talde propioak osatzen hasi zen Elias. Horietan, besteak beste, Jack DeJohnetteren mailako artistekin aritu zen. 1995ean "Solos and Duets" diskoa kaleratu zuen Herbie Hancock handiarekin eta Toots Thielman's Brasil Project taldean hasi zen jotzen, eta baita Gilberto Gil gitarra-jotzailearen bandan, musika zuzendari lanetan.
"Light My Fire" da bere azken lana eta horretan, bere konposizioez gain, estilo anitzeko hainbat egileren lanak biltzen ditu, esaterako Jim Morrison, Stevie Wonder eta Paul Desmond. Getxoko saioan, Elian Elias (pianoa) Marc Johnsonekin (kontrabaxua) eta Rafael Baratarekin (bateria) ariko da.
Hirugarren Milurtekoa
"Hirugarren Milurtekoa" ataleko azken saioan Juan Diego Trakas taldea ariko da. Duela gutxi sortutako banda hau Bartzelonan sortu zen, eta jazz groove jorratzen du. Beren konposizio propioak jotzen dituzte, eta baita beste egile batzuenak ere, esaterako Horace Silverrenak eta Donald Byrdenak. Bere errepertorioan, laukotearen izaera aldarrikatzaile eta konprometitua antzeman daiteke.