Astelehenera arte dago Zutik-Eneko Caballero futbito txapelketan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 7a, 15:11

Uztailaren 11tik 31ra jokatuko da aurten Zutik-Eneko Caballero futbito txapelketaren 14. edizioa, azken fasean San Inazio jaietan izango direla. Hain zuzen ere, hilaren 9a, 19:00etara arte, izango da Kantxa Kirol Moda (Getxoko Azoka. Torrene, 4) dendan izena emateko azken eguna. 60 euro ordaindu beharko dira, gehi beste 30 euro fidantza modura; eta talde bakoitzak hiru partida jokatuko ditu gutxienez. Aipatu egunean, zozketa eta batzarra izango dira 20:00etan Kantxa Kirol Modan; eta bertan zehaztuko dira egutegia, ordutegia, arauak, eta abar. Txapelketaren irabazleek 300 euro jasoko dute, bigarrenek 200, hirugarrenek 100 eta laugarrenek 50. Antolatzaileek zehaztu dutenez, gehienez 24 talde onartuko dira. Argazkian, hainbat lagun futbitoan jokatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun