Piotr Pawlak Jazztet 2009an jaio zen, eta urte bete beranduago Grazeko Musika Unibertsitatean debutatu zuen. 2011n egin zuten lehenengo bira, nazioartean; 12 kontzertu eman zituzten Austrian, Polonian eta Eslovakian. Azkenik, urte bereko ekainean grabatu zuten estreinaldi-albuma: "Wist Werk". Seikoteak Benny Golson Jazztet nahiz Art Blakey-ren Jazz Messengers omentzen dituzten konposizio originalak eta moldaketak nahasten ditu.
Sariak
Talde Lehiaketaren irabazleek 3.000 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute. Gainera, talde irabazlea gaur, uztailak 5, jardungo da berriz Algortako Biotz Alai plazan, 21:00etan, Eliane Elias piano-jotzaile brasildarraren (22:00) aurrean. Halaber, irabazleek Hoeilaart-eko (Belgika), Eivizako, Palmako eta Elorrioko jazzaldietan parte hartuko dute, Getxoko Jazzaldiak horiekin duen lankidetza.-hitzarmena dela medio. Bestalde, bigarren saria lortu duen taldeak 1.200 euro jasoko ditu eta bakarlaririk onenak 600 euro. Publikoaren sariei dagokienez, irabazleek oroitzapenezko garaikurrak jasoko dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.