Jose Patricio Lotina Abrisketa, Plentzian jaio zen 1878. urtean. Felix Lotina Bilbao eta Martina Abrisketa Aulestiatorre zituen guraso. Pinillos Izquierdo Itsas-garraio konpainiako "Príncipe de Asturias" baporearen kapitaina zen. 38 urte zituen itsasontzia hondatu eta itota hil zenean. Dionisio Oñate Torrontegi Plentzian jaio zen 1878. urtean. Juan Ignacio Oñate Zalbidea eta Lorenza Torrontegi Goyarrola zituen guraso. Makinetako buru zen, itsasontzia hondartu zenean 38 urte zituen.
Hondamendia
"Principe de Asturias" transatlantikoak amaiera latza izan zuen, 1916ko martxoaren goizaldean. Urte bi inguru zebiltzan itsasoan, gau laino-lainotsu baten tragedia sortu zen goizaldeko hirurak aldera, Brasilgo Santos alderantz, Boi lurmuturraren inguruan San Sebastiao irlaren mendebaldera, kostaldetik 50 milia aldera. 425 hildako eta 143 bizirik atera ziren.
Itsasorratza desbideratu egin zelako edo uretan eroandako abiaduran akatsak izan zirelako, kontua da ez zuten ikusi itsasargiko argiak. Punta Boi igarota abiatu zen, istriborrera jo zuen jakin barik, heriotzara bidean. Itsasontzia kostalderantz hurbiltzean, argitze baten 100 besotara argi bat ikusi zuten, baina ez zen astirik izan ababorrera egiteko eta uharri arriskutsuak saihesteko, istribor aldeko xaflan hainbat metro hondatu zituen.