Halaber, serie horretan gerraren agertoki bilakatu diren hiriak erakusten dira. Horietan gerrak eraikinei eragiten dien suntsipena erakusten zaio ikusleari.Aldi berean, gogoeta kritikoa plazaratzen du artistak gizakiok gudaren ondorioak ulertzeko eta sentitzeko dugun gaitasun ezaren inguruan, komunikabideen irudi eta informazio hedatze ugariak eraginda.
Bigarren seriean, "Barnealdeak" delakoan, artistak giza-irudia hartu du ardatz nagusia eta baliabide anitzak erabili ditu. Horrela, haurtzaroaren begiradaz baliatuta irudimenezko munduetara daramatza ikusleak; ispiluen islen bitartez ikusmenari iruzur egiten dio eta perspektibarekin eta efektu optikoekin jolas egiten du. Halaber, Velázquezen Las Meninasen oinarritutako lan baten bidez begiraden jokoa jorratu du, bereziki artistarena, zeina pinturatik harantz doan, sortzailea ikusle bihurtzen duela eta alderantziz.
Hirugarrenean 'vanitas' edo natura hilen gaia lantzen da ikuspuntu berezia hartuta. Koadroetan bizitzaren eta denboraren hauskortasunaren eta laburtasunaren sinboloak irudikatzen dira egungo objektuez eta ikonoez baliatuz. Azkenik, "Islak" laugarren seriean "Barnealdeak" seriean erakutsitako gaiei heltzen die Schmidtek, baina benetako ispiluak erabiliz.
Egilea
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan goi-mailako Arkitekto tituluduna, Ana Schmidt arkitekturan nabarmendu da hainbat sari irabazita, esaterako Granadako San Agustin plazaren Antolamendurako Ideien Lehiaketako lehen saria. Eraikin eta espazio publiko ugariren egilea da. Bartzelona inguruan honako hauek aipatu behar dira: Montesquiu eta Pablo Neruda eskola publikoak eta La Salut Teniseko Errege Klubaren kiroldegia. 1983tik aurrera banakako nahiz taldekako erakusketak egin ditu Bartzelonako Reales Atarazanasetan eta BBVAko Francesc Maciá Erakusketa Gelan, Hego Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean (Bilbon), Valentziako Arte Modernoko Institutuan (IVAM), Arco 2011 azokan eta Alemanian NordArt 2012 Nazioarteko Erakusketan.
Uztailaren 31ra arte, arkitekturan zein pinturan jarduera arrakastatsua duen Ana Schmidt artistaren erakusketa ikusgai egongo da Algortako Torrene Aretoan. Pintura erakusketak lau serietako lanak biltzen ditu. Horietan gai anitzak jorratzen dira, hiriko paisaietan hasita, barneko munduetaraino, giza-irudia eta natura hilak ahaztu gabe. Ana Schmidten obra piktorikoa figuratiboa eta errealista da, eta ikuspegi bereziaz baliatzen da errealitatea islatzeko. Bere lan gehienak serietan banatzen dira eta, oraingo honetan, Torrene Aretora gerturatzen direnek lau serietako lanak ikusteko aukera izango dute. Lehenengoan, "Hiriko paisaiak" delakoa, hiriko lurraldeen oroimen historikoari buruzko hausnarketa konprometitua proposatzen du. Abrako industria paisaiak eta egungo Areeta herriaren hirigintza-abiagunea izan zen Santa Ana auzoa, Bizkaiko lehenbiziko zabalgunea alegia, erakusten dira, besteak beste. Pintura horietan lurraldearen eraldaketa handia islatzen da. Argazkian, Ana Schmidt artista / ©