Bertso Jaialdi Mundiala izango da asteazkenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 8a, 23:05

Asteazken honetarako, uztailak 11, Bertso Jaialdi Mundialaren 14. edizioa antolatu du Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE). Hitzordua 21:00etan jarri dute Biotz Alai plaza algortarrean. Ohi bezala, puntako bertsolariak jardungo dute bertso emanaldian: Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Amets Arzallus, Fredi Paya eta Xabi Paya, hurrenez hurren. Aurrekoetan bezala, "bertsolaritza fresko eta parte hartzailearekin disfrutatzeko aukera paregabea" izango da datorren asteko emanaldian, ALBEkoek adierazi dutenez. Sarrera doakoa izango da. Argazkian, Bertso Jaialdi Mundiala artxiboko irudian / © ALBE.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun