Getxoko Gurasoen Eskolaren ikastaroetan 568 lagunek parte hartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 9a, 13:43

Beste urte batez mantendu egin da Gurasoen Eskolaren partaidetza maila 2011/2012ko ikasturtean: amaitu berri den kurtsoan 568 lagunek parte hartu dute, aurrekoan baino zortzi gehiagok, Getxoko Udaleko iturriek nabarmendu dutenez. Ikastaro horiek udalerriko hezkuntza zentroetako Gurasoen Elkarteen (GE) hiru Federazioek antolatu dituzte, hau da, FAPAGek (Lehen Hezkuntzako herri ikastetxeak), Elkargarrik (Bigarren Hezkuntza publikoa) eta El Pupitrek (hezkuntza pribatua) Getxoko Udalarekin elkarlanean. Programak 135 saio eduki ditu (iazko kopuru berbera) eta horietan ahalmenak, jarrerak eta bizimodu osasuntsuak sustatzea landu dituzte gurasoek seme-alabei etorkizunean arazoei aurre egiten lagundu ahal izateko eredu positiboak edukitzera laguntze aldera. Ikasturte honetan landutako gaietako batzuk nerabetasunerako prestaketa, estresa, emozioen kontrola, emozio-adimena eta sexualitatea izan dira.

Gurasoen Eskolaren Programa 1994-1995eko ikasturteaz geroztik antolatzen ari da, Udalaren laguntzarekin, GEEi eta ikastaroetako partaideei beren seme-alaben heziketako alor desberdinei (hezkuntzan, familian eta gizartean) lotutako esperientziak, ezagutzak eta ahalmenak eskaintzeko helburuarekin. Ildo horretan, www.getxo.net web gunean ikus daitekeen "Semealabak" argitalpena Getxoko familien arteko baliabidea da.

Bigarren Hezkuntza

Bestalde, Fadura, Aixerrota eta Artatza-Romo Institutuetako, San Nikolas ikastolako eta Azkorri ikastetxeko DBHko 394 ikaslek parte hartu dute HIESA prebenitzeko eta afektibitate- eta sexu heziketari buruzko ikastaroetan 2011/2012ko ikasturtean. Saioak Udala eta Elkargarri Federazioaren artean dagoen lankidetzako hitzarmen baten bitartez eramaten ari dira aurrera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun