Harritzekoa zaigu Getxo bezalako udalerri batean – hirugarrena inportantzia Bizkaian biztanleriari dagokienez- azpiegitura nahikorik ez eskaintzea getxoztarren interesekoa den informazioa modu garden eta zabalenean helarazi ahal izateko. Guztiok erabili dezakegun prentsa-bulegoa guztion eskura jartzea, udal hedabideak talde politiko eta herri-eragile guztiei irekitzearekin batera (gaur egun gobernu-ekintzen berri baino ez dute ematen), udal informazioaren kudeaketan gardentasuna eta aniztasuna bermatzeko beharreko neurria litzateke.
Bildutik eskatzen duguna bidezkoa dela uste dugu: getxoztar guztiok ordaindutako baliabideak herritarrok ordezkatzen ditugun alderdi guztiok –eta herria ordezkatzen dituzten elkarte edo eragileek- erabili izatea. Honako honetan, prentsa-bulegoa. Ez dugu uste kudeaketa zaila izango denik, eta gure aburuz borondatea baino ez da beharrezkoa.
Getxoko Bildu
bildu.info/getxo
kaineko udalbatza amaitu eta gero, eske-galderen atalean, Bildutik eskatu genion alkateari udal prentsa-bulegoa erabiltzeko aukera izatea prentsa-aurreko agerpenak egiteko asmoz. Argudiatu genuen moduan, oposiziozko udal taldeok baditugu herriarentzako proposamenak, ekarpenak edo albisteak Getxoko osoari dagozkionak eta ez soilik Bilduren zale edo boska-emaileei. Izan ere, gure eskaera ez zen Bildu alderdi politikoaren agerpenak egiteko tokia, baizik eta udal taldearen prentsa-aurrekoak egiteko leku duina. Komunikazio-arduradunak lehen, eta alkateak ondoren, udaletxeko sotoetan alderdi politikoek erabiltzen dugun bilera-aretoa erabil dezagun erantzun ziguten, jakin badakite ere horrek ez dituela beharreko gutxieneko baldintzak eskaintzen: hala nola, ez dago wifi aretoan, ezta telefono-konexiorik ere; ezinezkoa da bertan telebistarako grabaziorik (ez dago ez argiztapen nahikorik ezta kalitate minimoko grabazioa egiteko distantzia nahikorik) edo irrati-emanaldirik egin (argazkian ikus daiteke eskainitako aretoa). Argazkian, udal prentsa-bulegoa / cc-by Getxoko Bildu.