Getxoko Udalak 11.250 euroko diru-laguntza eman dio Getxoko Boluntariotzaren Erakundeen Federazioari, FEGEVOLi, gizarte zibilaren parte-hartzea laguntzeko asmoz. Era berean, Udalak eta FEGEVOLek lankidetzarako hitzarmena sinatu dute, egingo dituzten jarduerak eta udal lokalak erabiltzeko lagatzea arautzeko. Aipatu hitzarmenak Federazioaren hedatzea finkatzen du Udalaren Gizarte Zerbitzuetako Arloari atxikitako boluntariotzaren erakundeen artean eta udalerriko bizilagunen artean; erakunde berriak sartzea, erakundeen beharren koordinazioa hobetzea eta boluntariotzaren urteko batzarrak antolatzea bultzatzen du. FEGEVOL irabazi asmorik gabeko xedea duen erakundea da, 2003an udal Gizarte Zerbitzuetako zenbait elkarte laguntzailek sortua. Hitzarmena 2012ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Argazkian, udal ordezkariak boluntariotza sariak banatzen artxiboko irudian / © Getxoko Udala.