Plentziako Zubi Zuri deritzon pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako laminak genero ikuspegitik berrazter zitzala
eskatu zion 2011ko uztailaren 15ean
Arartekoak
Udalari. Urtebete beranduago, ordea, tokiko Udalak aipatutako gomendioa saihesten jarraitzen duela salatu du tokiko Bilduk: "era horretan ez du aintzat hartzen emakumeek hiribilduko historian izan duten eragina", gaineratu dute ezkertiarrek. Horretaz gain, Bilduren hitzetan, Plentziako Udalak ez du bete urtarrilaren 29ko Osoko Bilkuran adostutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana. "Plan hau berdintasun politika publikoen adierazpena da, eta aintzat hartzen ditu bereizkeriak erauzteko helburuarekin zuzenduta dauden estrategia eta neurriak eta emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna erdiesteko pausoak", azaldu dutenez. Hori horrela, "hemendik aurrera abian jartzen dituen jarduera guztietan", Arartekoaren ebazpena eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioak "errespetatzea" eskatu dio
Plentziako Bilduk Udal Gobernuari. Argazkian, xafletako bat / ©
Plentziako ezker abertzalea.