Karmen jaiek Sanpedroei hartuko diete lekukoa ostiralean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 10a, 16:11

Sanpedroen lekukoa hartuko dute Larrabasterrako Karmenek uztailaren 13an, barikua. Egun horretan hasiko dira Sopelako auzo horretako jaiak, eta sanpedroetan bezala, Jai Batzordeak egitarau potoloa osatu du. Lau egunetan zehar, sopeloztarrek eta kanpokoek adin guztiei zuzendutako jarduerez gozatzeko aukera izango dute. Uztailaren 13tik 16ra bitartean, berriro ere Sopela giro paregabez betetzeko aukera ederra izango dugu. Jai Batzordeak azpimarratu duen legez, Karmen jaietan ere, “sanpedroetan landutako erronkekin jarraitu nahi dugu, jai euskaldun, parekide, parte-hartzaile eta anitzak bultzatuz eta koadrilen arteko harremanak sustatuz”. Ekintzak Larrabasterrako hainbat gunetan izango dira: Urgitxieta plazan, Urko kiroldegian, Gatzarriñe plazan, eta abar. Txosnagunea metro-geltoki alboko aparkalekuan egongo da, Urgitxieta plazaren alboan. Horrela, auzo guztian jai giroa zabaldu eta Larrabasterra kolorez beteko da. Argazkian, marmitako lehiaketa egin ohi dute Larrabasterrako Karmen jaietan / © Sopelako Udala.

Koadrilen arteko jolasek protagonismoa izango dute Karmenetan ere: kalejira, aerobic maratoia, herri-bazkaria, marmitakoa, tiragoma txapelketa, triziklopoteoa, futbito txapelketaren finalak, eta abar. Orain auzokideen parte-hartzea baino ez da falta! Umeek ere hamaika jarduera izango dituzte eskura: erromeriak, puzgarriak, ludoteka, skatejaia, tailerrak, motorren ibilbidea, antzerkiak, bitsa jaia, Txan magoa... Musikari dagokionez, izen handiko musika taldeak izango dira Larrabasterran: Zarama, Su ta Gar, Siroka, Matxura e.a. Eta noski, ume eta nagusientzako erromeriak ere ez dira faltako: Triki ta Ke, Egan, Laket, Dantzateke, Txorromorro, Munduan Berbena, Lotso...

Eraso sexistarik ez

Bestalde, sanpedroetan egin bezala, Jai Batzordeak gogoratu nahi du karmenetan ez dela inolako eraso edo jarrera sexistarik onartuko. Eta sopeloztarrak antolatutako ekimenetan parte-hartzera gonbidatu nahi ditu.

Larrabasterrako Karmen jaietako egitaraua (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun