Bihar, asteazkena, uztailak 11, 16:00etan, EHUko Saltillo eskola-ontzia Santurtziko portutik abiatuko da Bretainiarantz, Brest eta Douarnenez-eko jaialdi famatuan parte hartzeko. Jaialdi ikusgarri hori lau urtean behin ospatzen da, eta mundu osoko bi milatik gora itsasontzi klasiko bilduko ditu, unibertsitateko iturriek adierazi dutenez. Hauxe da Saltillok ekitaldian parte hartzen duen hirugarren aldia. Saltillo Bretainiara larunbat arratsaldean heltzea aurreikusita dago, eskalarik gabeko itsas ibilaldia bukatutakoan. Itsasontzian Nautika eta Itsas-makineria GETko hamalau ikasle eta Mikel Lejarza kapitaina joango dira. Nabigatze praktikez gain, ikasleek mundu osoko belaontziak eta marineleria ezagutzeko aukera izango dute. Argazkian, hainbat ikasle Saltilloren barruan / © EHU.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!