Armintzako jaien barruan ospatuko da larunbatean Txapel Reggae jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 10a, 19:31

Ostegunean hasi eta astelehenera arte luzatuko dira aurten Karmen jaiak Armintzan. Jai batzordeak egitarau potoloa prestatu du aurten, Txapel Reggae jaialdiaren 22. edizioa barne. Besteak beste, larunbatean, skate txapelketa, kalejira Orabai perkusio taldeak lagunduta, rasta poteoa, zirku tailerra herriko plazan... egingo dituzte. Txapel Reggae jaialdiari dagokionez, larunbatean bertan hainbat talde igoko dira oholtzara, 21:30etik aurrera: Euskal Herritik bertatik iritsiko dira Orabai Perkusioa, Thunder Clap Sound System, Itziarren Semeak, Chalwa Band & King Konsul eta Akatz. Atzerritik, berriz, Skarra Mucci (Jamaika) backed by Heartical Sound (Frantzia) eta Vibronics featuring Jah Marnyah (Erresuma Batua). Argazkia: © Chalwa Band & King Konsul.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun