Zirkulazio aldaketak egingo dituzte bihar Areetako Negubide eta Lertegi kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 11a, 16:48

Areetan, Negubide eta Lertegi kaleetako bidegurutzean dagoen udal saneamenduko kutxatila bat konpontzeko lanak direla eta, bihar osteguna, uztailak 12, 08:30etik 13:30era artean, zirkulazioan aldaketa batzuk egingo dira, gune horretan eragina izango dutenak. Hain zuzen ere, Negubide kalea, Cristobal Valdes eta Mesedeetako Amaren arteko zatian, itxi egingo da ibilgailuentzat, garajeetan sartzeko eta irteteko izan ezik. Negubide eta Cristobal Valdes kaleetatik Zugatzartera ateratzeko, Ondategitik abiatu beharko dute autoek. Udalak barkamenak eskatu ditu lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, herri lanak artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun