Bigarrenik, 1989 eta 1996 urte bitartean jaiotako gazteak sartzen dira, eta azkenik, orain arte bezala, %85eko asistentzia bete eta urrats bat gainditu behar du eskatzaileak. Honetaz gain, hurrengo urtean errenta eskasa duten ikasleak lehenetsiko direla diru-laguntza hauek ematerakoan.
Hauek dira diru-laguntza jaso ahal duten kolektiboak eta kopuruak:
- Leioako kirol eta kultur elkarteetako partaideak: %50
- 12 urtetik beherako umeen gurasoak: %50
- Familia unitateko gutxieneko diru-sarreretara heltzen ez direnentzat: %80
- 1989 eta 1996 urte bitartean jaiotakoak: %50