Udalak hurrengo bizilagunentzat eta kolektiboentzat onartu ditu diru-laguntzak: baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenentzat; gazteentzat; familiako kideentzat; udaleko eta bere erakundeetako langileentzat eta zinegotzientzat; elkarteetako begiraleentzat; gida baimena ateratzeko azterketa euskaraz egiten dutenentzat; aisialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko ikasten dutenentzat; UEU, Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara joaten direnentzat eta merkatarientzat (euskara ikasteaz gain, errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialak euskaraz ipintzeko eta elkarteen irudia euskaraz jartzeko).
Dirua jasotzeko bete beharreko baldintzen artean eskatzaileek asistentzia egiaztagiriaren bidez gutxienez, ikasturte osoko eskola-ordu guztien %85era joan izana frogatu beharko dute eta auto-ikaskuntzan asistentziaz gain, helburu maila ere gainditu beharko dute.