Aipatutako unerako prestatzeaz gain, programaren helburuak ere dira urrunetik bikote izaten, aita edo ama izaten laguntzea eta maitasuna adierazten laguntzea; familiako kideekin berriz ere komunikatzen ikastea; banatzeagatik zenbaitetan kaltetu diren arauak eta mugak zehaztea; beste herrialde batera emigratzearen esperientziak sortzen dituen aldaketengatik ondorioztatutako egoerei erantzutea eta hezkuntza- eta hizkuntza-sistema berrien ezagutza eta integrazioa erraztea.
Banakako zein taldekako jarduerak
Horretarako programak jarduera batzuk antolatzen ditu, banakakoak edo familiarrak, tartean familia, bikote eta nerabeentzako taldekako eta nork bere buruari laguntzeko tailerrak Jabekuntza Eskolan, Martikoena kaleko 16 zenbakian, larunbatetan 11:15etik 15:15era (abuztuan izan ezik). Orain arte 22 familiek hartu dute 2011ko apirilean martxan jarritako laguntzeko programan.
Programa honen zuzentzaileen kolektiboa 2012an orain arte Bizigarritasun Txostena eskatu duten 31 pertsonen familiek (iazko kopuruaren bikoitza, Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Barakaldoren atzetik) osatutakoa da. Horietatik 25 emakume dira eta gehienak Bolibiakoak, ondoren Filipinar Irletakoak. Bestalde, 2012ko urtarriletik ekainera bitartean, 113 lagunek eskatu dute finkatze txostena gure udalerrian, eta horien artean ugarienak Paraguaykoak eta Bolibiakoak dira.