Era berean, Ikasle Kontseiluak uste du kalterik handiena 2009/2010 ikasturtean Unibertsitatean ikasten hasi ziren ikasleei egin zaiela, haiei EHUk urte batean baino ez dielako eskolarik eskaini, eta gainerakoa ikasleek bere kabuz prestatu behar izan dutelako. Unibertsitateak ez du inoiz horri buruzko informazioa argi adierazi, eta gaur egun, ikasleak dira horren ondorioak jasaten ari direnak.
EHUko Ikasle Kontseiluak espero du EHU sentikorra izatea eta Boloniako planaren aldaketek ikasleei eragin dizkieten arazoei konponbidea ematen saia dadin.
EHUko Ikasle Kontseilua