Txakurrek identifikazio txipa izatea beharrezkoa dela gogorarazteko asmoz, kanpaina abian jarri du
Sopelako Udalak, ASAAM elkartearekin eta herriko albaitaritza-klinikekin elkarlanean (Sopelana, Uribe Kosta, Vida Animal eta La Casa del Perro). Uztailean zehar informazioa zabaltzeko karpa bat jarriko da herriko hainbat gunetan, herritarrek txiparen ezarpenaren inguruko informazio gehiago jaso dezaten: uztailaren 14a, larunbata, Larrabasterrako Urgitxieta plazan, 17:00etatik aurrera; uztailaren 21a, larunbata, Jauregizar plazan, 11:00etatik aurrera; eta azkenik, uztailaren 27a, ostirala, udaletxe plazan, 18:00etatik aurrera. Gainera, txakurrak hiriaren bizimodura egokitzeko ikastaroa eskainiko da. Horretaz gain, eskuorri informatibo bat banatu da Sopelako etxe guztietara. Bertan gai honi buruzko informazioa agertzen da: zer da txip bat, nola jar daiteke, zeintzuk dira bere onurak... Era berean, txakur bat topatzekotan edo galtzekotan zer egin behar den azaltzen da. Argazkia: © Urdulizko Udala.