Hilaren 31ra arte egongo dira zabalik aisialdiko terrazak Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 12a, 17:47
Uztailean, aisialdiko terrazek irakurketara hurbilduko dituzte haurrak eta helduak Erandioko plazetan. Hurbiltzen den jendeak udal-liburutegiek udari begira bereziki hautatu duten bibliografia funtsa izango du eskura, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Irakurleek era askotako eleberriak, ipuinak eta komikiak aurkituko dituzte, eguneroko prentsaz gain. "Azken batean, kontua da jendeari irakurgai egokiak jartzea eskura, beren adinerako egokituak, bereziki gazteenei zuzendutakoak", aipatu dutenez. Gainera, aisialdiko terrazetan ohikoa den bezala, haurrek aisialdiko eskaintza zabalagoa izango dute: jolasak, tailerrak, parkeak eta era askotako ikuskizunak izango dituzte ikusgai, ondo trebatutako begiraleek gainbegiratuta. Horrenbestez, hiru tokitan jarri dituzte aisialdiko terrazak: Altzagako Irailaren 23a plazan, Astrabuduako Josu Murueta plazan; eta Erandio Landako Euskadi plazan (ostiraletan bakarrik). Ordutegia ondokoa izango da: 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Argazkian, ikuskizuna Erandioko aisialdi terraza batean / © Erandioko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun