Pinosoloko kiroldegia altxatzeko kontratuaren
baliogabetzeko proposamena jarri du mahai gainean Bilduk, Leioa Kirolak udal erakundearen administrazio kontseiluaren gaurko batzarrean. Gainontzeko alderdi politikoek, baina, aurka bozkatu dute. EAJ-PNV, EB, PSE eta PP taldeek kontratua "modu itunduan" konpontzeko izapideak abiatzea erabaki dute. "Egoera desblokeatu eta enpresa esleipendunekin akordioa lortzea da asmoa. Izan ere, ahalik eta lasterren Pinosoko kiroldegia altxatzeko pausuak emateko", adierazi dute udal iturriek. "Lehiaren Defenentsarako Euskal Zerbitzuak (LDEZ) frogatutzat eman zuen Arcain esleitze prozesua kudeatu zuen enpresak eta proiektua lortu zuten bi sozietateek (Aros Estudio de Arquitectura eta Excavaciones Viuda de Sainz) informazioa elkarbanatu egin zutela", Leioako Bilduk bere garaiak salatu zuenez. Argazkian, Elixabete Moral eta Arkaitz Fullaondo Leioako Bilduko zinegotziak prentsaurreko batean.