Diru laguntza horiek ematerakoan honako hauek hartzen dira kontuan: proiektuak integralak izatea, euskaran murgiltzea sustatzea, ikasleek ekar ditzaketen hizkuntza-defizitak gutxitzea helburu izatea, ahozkotasuna lantzea eta berritzailea izatea. “Denbora luzerako diren ekintzak; irteerak eta barnetegiak, euskara nagusi den gune soziolinguistikoan jartzen dituztelako umeak; hizkuntzaren menperatze aktiboa eta ahozkotasuna lantzen dituzten ekimenak baloratzen ditugu, besteak beste”, gehitu du Iturbek.
Datorren ikasturtea
Datorren ikasturteari begira euskarari esparru eta funtzio berriak zabaltzen dizkiotelako, eskaerak baloratu dituen epai mahaiak berritzailetzat jo dituen jarduerak Zabala eskolako Gurasoen Elkartearen “Lorategi eta ortu ekologikoa” eta “Zu zeu sukaldari” proiektuak eta San Nikolas ikastolaren “Herritartasuna, solidaritatea eta lankidetza” tailerra izango dira. Aurrekoan martxan jarri eta aurrera egiten segituko dutenen artean Santisima Trinidad ikastetxeko gurasoen elkarteak antolatutako “Mintza praktika tailerra” eta Txatxalin Gobelako guraso elkartearen “Mendiko osagaiak” izenekoa izango dira, besteak beste.