Armintzako jaietan joko du bihar Marmoka Baltzak taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 13a, 15:43
Larunbat honetan, uztailak 14, Marmoka Baltzak talde algortarrak Armintzako Arrantzale tabernan eskainiko du kontzertua. Hitzordua 22:00etan. Bertan, labetik atera berri dagoen gure diskoren aurkezpena egingo dute lagun artean eta giro onean, taldekideek azaldu dutenez. Hain zuzen ere, atzo abiatu ziren Armintzako Karmen jaiak. Gaurko, berriz, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horien artean, gaur arratsalde-gauean, umeentzako tailerrak (18:00), potxa txapelketa txosnan (18:30), pala partidak (20:00), VIII. Matxakao lehiaketa tabernetan (22:30), dantzaldia (22:30), patata dantza (01:00) eta tanga lasterketa (03:00) izango dira. Argazkian, Marmoka Baltzak Txorimalo gaztetxean kontzertu batean / © Baltzak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun