Enplegu duinaren aldeko eta behin-behinekotasunaren aurkako manifestazioa antolatu du Iraupen Urdulizko langabetuen elkarteak. Aipatu taldeak salatu duenez, "hemengo enpresak beste herrialdetako enpresak azpikontratatzen ari dira oso baldintza ezegonkorretan, hemengo herritarrak langabezian dauden bitartean. Hau dena enpresa kontratatzaileak etekin handiagoa lortzeko". Beraien "lehenengo helburua" Urdulizko ospitalea izaten jarraitzen du: "bere eraiketan baita bukatua dagoenean ere, dozenaka lanpostu sortuko zirela esan ziguten, zuzenak eta ez zuzenak, baina norentzat? Gaur arte herriko langabeturen bat kontratatzeko eskean ibili ondoren, soilik lortu da bi lagunentzat lana", salatu du Iraupenek. Hori dela eta, Urdulizko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Osakidetzari gai honi buruz hitz egiteko Urdulizko herriarekin esertzea eskatu diote. Hori lortzeko, prekarietatea salatzeko eta lanpostu duin bat izateko eskubidearen alde egin dute hilaren 19ko deialdia. 19:00etan abiatuko dira udaletxeko plazatik. Argazkian, herrian lan egitea gura dute tokiko langabetuek / © Urdulizko Udala.