Euskal presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte iluntzean Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 14a, 20:27

Sopelako Herrira bilguneak deituta, "Euskal presoak Euskal Herrira. Euskal presoen eskubideen alde!" lelopeko manifestazioa hartuko dute gaur iluntzean Larrabasterrako kaleek. Hitzordua 21:00etan jarri dute antolatzaileek, metro geltokian. Jaietan murgilduta dagoen auzo horretan mobilizazioa deitzearen xedeetako bat "euskal presoen eskubideen aldeko elkartasunak" pairatzen duen "jazarpena" salatzea da. Izan ere, Sopelako jaietan "eraso judizial-politikoa" kritikatu zuten ehunaka lagunek, Bilboko Administrazioarekiko 3 zenbakiko epaitegiak amnistiaren aldeko ekitaldi bat bertan behera uztea erabaki zuelako. Horretaz gain, Herrirak "ezinbestekotzat" jo du presoak Euskal Herriratzea, "bakea eta normalizazioa lortzeko" bidean. Bitartean, UKBERRI.NETek jakin duenez, Larrabasterrako kaleetan agertu diren hainbat preso politikoren erretratuak kentzea agindu dio Herrizaingo Sailak Sopelako Udalari. Horren aurretik, argazkiak ez dituztela maite argi utzi dute Herrirako kideek: "Ez ditugu argazkietan ikusi nahi. Presoak etxean eta aske ikusi nahi ditugu", azaldu dute, "gatazka gainditzeko beharrezkoa delako", gaineratuz. Argazkian, Sanpedrotako elkarretaratzea: © Sopelako Ezker Abertzalea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun