Rajoyk iragarritako murrizketa berrien kontrako mobilizazioak izango dira astearte eta asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 15a, 23:00

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak joan den astean iragarri eta ostiralean onartu zituzten neurriak direla eta, eragile sozial eta sindikalen guneak mobilizazioak deitu ditu datorren asterako. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LABek zabaldu duenez, asteartean uztailak 17, Lanbideren Areetako bulegoen aurrean egingo dute kontzentrazioa. "Herritarrontzat pobrezia, bankarentzat dirua. Murrizketarik ez!" lelopean, 11:00etan izango da hitzordua. Asteazkenean, berriz, "kazeroladak" egongo dira 19:00etatik aurrera hurrengo tokietan: Algortako Telletxe plazan, Leioako Bulebarrean eta Mungiako udaletxe aurrean. Argazkian, LABeko ordezkariak Lanbideren bulegoen aurrean, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun