Rajoyk iragarritako murrizketa berrien kontrako protesta egin dute Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 17a, 14:24

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek zein dozenaka gizarte eragilek deituta, 120 langile eta langabetu inguru elkartu da gaur goizean Lanbideren Areetako bulegoen aurrean. Modu horretan, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak joan den astean iragarri eta ostiralean onartu zituzten neurriak salatu dituzte. Hala ere, ez da gaurkoa aste honetako mobilizazio bakarra izango. Bihar, asteazkena, "kazeroladak" egongo dira 19:00etatik aurrera hurrengo tokietan: Algortako Telletxe plazan, Leioako Bulebarrean eta Mungiako udaletxe aurrean. Bestalde, ostegunerako enplegu duinaren aldeko eta behin-behinekotasunaren aurkako manifestazioa antolatu du Iraupen Urdulizko langabetuen elkarteak. Aipatu taldeak salatu duenez, "hemengo enpresak beste herrialdetako enpresak azpikontratatzen ari dira oso baldintza ezegonkorretan, hemengo herritarrak langabezian dauden bitartean. Hau dena enpresa kontratatzaileak etekin handiagoa lortzeko". Beraien "lehenengo helburua" Urdulizko ospitalea izaten jarraitzen du: "bere eraiketan baita bukatua dagoenean ere, dozenaka lanpostu sortuko zirela esan ziguten, zuzenak eta ez zuzenak, baina norentzat? Gaur arte herriko langabeturen bat kontratatzeko eskean ibili ondoren, soilik lortu da bi lagunentzat lana", salatu du Iraupenek. Hori dela eta, Urdulizko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Osakidetzari gai honi buruz hitz egiteko Urdulizko herriarekin esertzea eskatu diote. Hori lortzeko, prekarietatea salatzeko eta lanpostu duin bat izateko eskubidearen alde egin dute hilaren 19ko deialdia. 19:00etan abiatuko dira udaletxeko plazatik.

Sindikatu eta gizarte eragileen adierazpena:

Herritarrontzat pobrezia, bankarentzat dirua. Murrizketarik ez!

Espainiar Gobernuak azken urteotako murrizketa sozialik handiena iragarri du. Herritar gehienon diru sarrerak txikitzea dakar, honek langabezian dauden pertsonen sariak murriztuko direlako, pentsioak, menpekotasunezko prestazioak eta administrazio publikoetako langileon soldatak ere murriztuko dira (aparteko soldata bat eta egun libreak kenduz).

Era berean, erosten ditugun produktuak garestituko duen BEZ-a igotzea onartzen da eta, aldiz, etekin enpresarialak handitzeko helburuaz kotizazio sozialen beherapena.

Baina gobernuak ez dago soilik murrizketak onartzen ari. Erabaki du bankari 100.000 miloi euro emango diola, bere zuloak estali ditzan. Honetarako badago dirurik. Hemen gauden eragile sozial eta sindikalak salatu nahi dugu dirua kentzen ari zaizkigula bankari emateko. Politika hau bidegabea eta inmorala da eta horregatik errefusatu egiten dugu.

Politika hauek gizartea orohar pobretzea dakartzate. Atzeraldia larriagotzen dute langabezia handituz, babes soziala murriztuz eta geroz eta jende gehiagok hilaren atzenera iristeko arazoak izan ditzan eraginez. BEZ-a igotzea, prestazio sozialak murriztea edo sektore publikoan soldata murrizteak bidegabeko politikak dira hain zuzen krisiaren sorreran zerikusirik izan ez dutenei ordainaraziko zaiena.

Politika hau manipulazio eta gezurretan oinarritzen da. Espainiar gobernuak asteak daramatza bere benetako asmoak ezkutatzen, sasi informazioak zabalduz eta egia esan gabe Bruselasen negoziatzen ari zenaz. Bere helburua hauxe izan da: jendea prestatu espoliazio hau ezinbestekotzat onar dezan. Errentaren trasbase itzela ematen ari da Gutxi batzuren eskuetara bideratzen ari da errentaren kopuru itzela. Arpilaketa honek aginte politiko, ekonomiko eta finatziarioaren adosjartzearen eskutik dator.

Hemen gauden erakunde sindikal eta sozialek neurri hauei gure erabateko errefusa adierazi nahi diegu. Era berean, argi eta ozen esan nahi dugu alternatiba errealak egon badaudela. Borondatea politikoa badago bestelako neurriak aplikatu litezke. Krisiaren bidezko irteerara murrizketen ez aplikazioan eta zerga zein politika sozialean aldaketa batean dago, lehenago ere askotan aipatu dugun bezala. Murrizketak bertan behera uztea exijitzen dugu eta Hego Euskal Herriko erakundeei dei egiten diegu aplikatu ez ditzaten.

Azkenik, murrizketa hauen kontra eta bestelako politikak lortzeko bidean gure konfiantza osoa berresten dugu gizarte-mobilizazioan. Hori dela-eta, eta lehendabiziko urrats baten gisan, honako mobilizazioak deitzen ditugu:

• Uztailaren 17an, asteartea, 11:00tan, Lanbideko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoen aurrean.
• Ekainaren 18an, asteazkena, 19:00tan, kazerolada-kontzentrazioa zaratatsuak eskualdetako ohiko lekuetan.

Sinatzaileak:

- Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT.

- Gizarte eragileak: AHT gelditu! ELKARLANA, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Asambleas de parados y paradas (Bizkaia, Gipuzkoa), Askapena, Asociación de trabajadoras del hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao La Vieja, Axola, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada - Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivo de parados de Iruñerria, Danok lan, Deshazkundea, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Eguzki, Ekologistak Martxan , Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, Gazteak Alternatiba, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz , Iratzarri, Komite Internazionalistak, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea , Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Red contra la pobreza, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Stop Desahucios, Urtxintxa Eskola, Zazpigarren Alaba.

Gaurko kontzentrazioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun