EAJ-PNV, EB, PSE eta PPren aldeko botoez, Pinosoloko kiroldegia altxatzeko
kontratua "modu itunduan" konpontzeko izapideak abiatzea erabaki zuen, joan den osteguneko batzarrean, Leioa Kirolak udal erakundearen administrazio kontseiluak. Bilduk aurka bozkatu zuen, kontratua baliogabetzeko proposamena eginez. Koalizio ezkertiarrak gaur salatu duenez, kontratuaren adostutako indargabetzeak "Udala 4 milioi euro inguru ordaintzera" behartuko du, "udal-aurrekontuen %10", Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak (LDEZ) salatutako enpresei. "Kopuru horrekin Gizarte larrialdietarako urtebeterako aurrekontua 10 bider gehitu ahal izango litzateke; gizarte alokairuko 33 etxebizitza eraki edo 24 Umore Azoka antolatu", gaineratu dutenez. Hori dela eta, EAJ-EB udal-gobernua, eta bereziki Eneko Arruebarrena alkatea, "eskandalu honen aurrean duten erantzukizun politikoak beren gain hartzea" exijitu du
Leioako Bilduk. Argazkian, Elixabete Moral eta Arkaitz Fullaondo Leioako Bilduko zinegotziak beste prentsaurreko batean.