Proiektuaren atal hau (etxolaren eraispena eta sarrera berriaren eraikuntza) espazioa irisgarri egiteko eta prozesu parte-hartzailearen emaitzaren irizpideak jarraitzeko ezinbestekoa dela uste dugu; auzolan tailerretan hiri-altzari, ortu eta bestelako eraikuntzak egiteak ez du zentzurik, bukatu gabeko espazioa izango genukeelako eta ez lukeelako prozesuan adostutakoa errespetatuko.
Gure iritziz, prozesu parte-hartzaileek ezin dute mugabarik luzatuak izan, bertan parte hartzen duten pertsonek (talde sustatzailea, talde motorea, auzokideak) borondatez egiten dutelako, berme eta epe batzuen barruan. Hau dela-eta, proiektuaren 3. fasea bertan behera geratzen da, obra gauzatzerik ez dagoela.
Dena den, honek ez du esan nahi proiektua etorkizunean egingo ez denik, Udalak prozesu parte-hartzailearekiko eta bukaerako diseinu-proposamenarekiko adostasuna azaldu baitu. Getxoberpiztu! hasieratik kolaborazioan oinarritutako herritar ekimen irekia izan dela kontutan izanda, talde sustatzailetik prozesu guztiak zehar sortutako materiala biltzeko esfortsua egingo da, berau kontsultatu, berrartu edo erabili nahi duen pertsona ororen eskura jartzeko.
Egoera puntu honetan heldu den arren, esperientzia positiboa izan da eta erreplikagarria dela uste dugu; zentzu honetan engaiatutako pertsonen partaidetza eta dedikazioa eskertu nahi dugu (baita Udalaren barruan jasotakoa). Oraindik ere, espazio publikoaren kudeaketan autogestioa eta administrazio tradizionalaren kudeaketaren erdibideko eredua beharrezkoa eta posiblea dela uste dugu, baina oraindik bide luzea egiteke dagoela ohartu gara.
Beste aldetik, hurrengo ostirala, uztailak 20, arratsaldeko 19:00tan Aldain patronatutan egingo dugun informazio bilerara etortzeko animatzen zaitugu. Han, guzti honen inguruan lasaitasunean hitz egiteko aukera izango dugu.
Proiektuaren helburuetako bat publikoa izan arren urteetan zehar itxita egon den espazio honen balioa azpimarratzea zen. Oraingo honetan espazioaren eraldaketa fisikoa ez da posible izango, baina tokiaren erreaktibazioaren aldeko ekimenak sortzen hasi dira. Adibide moduan, Algortako Gazte Asanbladak gosari herrikoia antolatu du Aretxondo kaleko orubean San Ignazio jaietako programaren barruan (Gazte Egunean). Animatzen dizuegu bertara hurbiltzera eta espazioa eta jendeaz gozatzera.
Getxoberpiztu!