Beste urte batez,
Getxoko Udalak “Eraso sexistarik gabeko Berdintasunezko jaien alde” kanpaina bultzatuko du. Lehenengo hitzordua igande honetan, uztailaren 22an, izango da Paellen Nazioarteko Lehiaketarekin eta hori dela eta, aipatutako leloa edukiko duten kartelak ipiniko dira Getxoko Aixerrotako inguruetan. "Laugarren urtez herritar guztiei eta bereziki gazteei zuzendutako ekimenak berdintasunezko jai eredua defendatzen du, pertsona guztiak gozatzeko elkartzen dituena, jokaera sexista gabekoa, eta emakumeak irtetea, paseatzea eta askatasun eta lasaitasun osoz ibiltzea ahalbidetzen duena", azaldu dute udal iturriek. Tokiko erakundeak udako jaietan guztira 800 kartel banatuko ditu, udalerriko ospakizun handienetan komertzioetan, ostalaritzako establezimenduetan eta udal egoitzetan ikusgai egon daitezen. Argazkian, Keltse Eiguren Berdintasun zinegotzia.