Larunbat honetan, uztailak 21, Ehiza Laneko Txakur Lehiaketaren zazpigarren edizioa izango da,
Urdulizko Udalak antolatuta. Beste behin ere, Mendiondo auzoan, zehatzago esateko Mentxakabasoko zelaietan, gasolindegiaren atzeko aldean, jokatuko dute txapelketa. Goizeko 9etan hasiko da eta arratsaldeko 3ak inguruan amaitu. Parte hartzeko aukera zabalik izango da azken unera arte: lehiaketa hasi arte izena eman ahal izango da, zelaietan bertan. Txakur lehiaketa hiru kategoriatan egongo da banatuta. Horietako bik parte hartuko duten txakurren arrazen arabera daude antolatuta. Horrela izanik, hauek izango dira kategoria horiek: ireki kontinentala eta britainiarren irekia. Hirugarren kategoria bertoko txakurrentzat izango da, eta ez du bereizketarik egingo kontinentalen eta britainiarren artean. Argazkia: © Urdulizko Udala.